Etxeko eremu elektromagnetikoen eragina

Maila txikiko eremu elektromagnetikoek kalteak sortzen dituzte arratoien garuneko DNAn. Gainera, esposizio laburren eragina pilatu egiten omen da.
Labeak, bizarra kentzeko makinak, lehorgailuak eta abarrek sortzen dituzten eremu elektromagnetikoen eragina aztertu dute AEBetan. 60 hertzeko eremuen eraginpean jarri zituzten arratoiak 24 orduz, eta DNAn kalte nabarmenak ikusi zituzten. Zenbat eta denbora gehiago eduki, orduan eta larriagoak ziren kalteak. Gainera, garuneko zelula batzuek beren burua hiltzen dutela ere ikusi dute. Emaitzak hamar aldiz intentsitate handiagoaren eraginpean ordu bi egon ondoren lortutakoen antzekoak dira. Hori dela eta, metatze-efektua intentsitatearena bezain kaltegarria izan daitekeela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Ikertzaileek uste dute emaitzak ez direla larritzekoak, baina kontuan izan behar direla tresna elektrikoak erabiltzen ditugunean. Ikerketa gehiago beharko da, ordea, tresna horien eragina guztiz ulertzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila