Etxe barruko lorontzi biragarria

Lorea alde guztietara berdin gera dadin, Pariseko etxe batek lorontzi berezia asmatu du.

Etxe barruan egon ohi den lorontzi askok, leihoren batetik datorkion argia jasotzen du. Horregatik landareak, beti ere argia datorkioneko aldera garatzen dira.

Lorea alde guztietara berdin gara dadin, Pariseko etxe batek lorontzi berezia asmatu du. Lorontziak astean bira oso bat edo bi ematen ditu, argiaren energiaz baliatuz. Orduko gradu bat edo bi biratzen da argiaren intentsitatea 200 edo 300 luxekoa denean (egun lainotuan dagoen maila lortzen denean, alegia). Lorontziak gauez ez du birarik ematen, noski.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila