Etengailua den molekula

Jean Marie Lehn zientzilari frantsesa ospetsua da, besteak beste Kimikako Nobel saria irabazi zuelako. Duela gutxi ordea, badirudi etorkizuneko ordenadore molekularren lehen elementua aurkitu duela. Tiofeno izeneko molekuletan izan ere, fenomeno bitxia detektatu du. Argi ultramoreak zeharkatzen dituenean, eroale bihurtzen dira, baina argiaren maiztasuna aldatu eta izpi infragorriek zeharkatzen dituztenean, zirkuitua eten egiten dute, hau da, etengailu gisa jokatzen dute. Informazioa optikoki tratatzeko elementua izan daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila