Espritt 504 proiektua Ikerlan-en burutu

Joan den 88-XII-20an ESPRIT 504 proiektuaren azken probak egin ziren IKERLANen. Proiektu europar honen zuzendariak oso pozik zeuden lortutako emaitzagatik.

Proiektu hau "zelula malguetan akatsekiko perdoi"ari buruzkoa izan da. Horrela autoamatismo nahiz zelula malguen ezaugarriak hobetu eta fidagarriago bihurtzen dira. Lana zenbait arlotan, aldi berean, egin behar izan da, hala nola, sentsorizazioan, denbora errealean datuak hartzen dituzten sistemetan, zenbakizko kontroleko makinetan ebaketa-prozesuen modelizazioan, adimen artifizialaren barruan sistema espertutan, komunikazio lokaleko sareetan, gidapen automatikoko ibilgailu-sistemetan, etab.etan.

Proiektuaren aurrekontua 700 milioikoa izan da eta horietatik euskal enpresek %10 jaso dute.

Baina ez da horrenbestez bukatu IKERLANek proiektu europarretan duen partaidetza. Urtarrilean bertan, beste bi proiektu europar garatzen hasi dira. Bata Produkzio-sistemen gestio eta kontrolean akatsekiko perdoia izenekoa eta bestea Home Systems izenekoa. Azken gai honi buruz, Elhuyar. Zientzia eta Teknika-ko hurrengo alean berri gehiago emango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila