Espinakak ongi ikusteko

Azken ikerketen arabera, espinakak indartsu izateko ez, baina ongi ikusteko jan behar dira.

Bista galtzeko arrazoietako bat proteina fotorrezeptoreek beren funtzioa betetzeari uztea izan daiteke. Hori adinean aurrera eginda sortzen den makilen degenerazioaren ondorioz edo erretinitis pigmentarioaren ondorioz gerta daiteke, baina bi kasuetan nerbio estimulazioa oraindik posible da. Horregatik, sendagileek proteina kaltetuak proteina egokiekin ordezkatuz bista itzultzeko esperantza dute.

Proteina horiek landareetan ugariak dira eta, fotosintesian funtzio garrantzitsua dutenez, argiarekiko oso sentikorrak dira. Espinakaren kasuan, klorofilari lotuak dauden proteina horiek deskarga elektriko txiki bat jaurtitzen dute fotoi baten energia harrapatzean.

Gertaera isolatuta, ikertzaileek volt bat baino energia handiagoa lortu dute. Orain energia hori nerbio-sistema aktibatzeko nahikoa ote den eta proteinak landarean egonda bezala begian ere funtzionatuko duen ikusi behar da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila