Orain arte, fosilak aztertuta, paleontologo eta biologoek uste izan dute 5 eta 10 milioi urte bitartean kostatzen zaiela espezie berriei galdutakoen lekua hartzea. Baina, orain, ekonomian erabiltzen den erregresio-bektoreen metodoa erabiliz ikusi dutenez, baliteke ordezkapen hori berehalakoa izatea. Metodo horiekin, kontuan hartzen dute fosilak dituzten arrokek ez dutela esposizio bera izaten aro geologiko guztietan.