Espaziorako diru gutxi Errusian

Errusian espazioko ikerketetarako aurrekontua oso txikia da. Hori esan du, behintzat, Iuri Koptev Errusiako Aeroespazio Agentziaren zuzendariak. Koptevek NASAren kasua aipatu du konparatzeko: aurten estatubatuarrek 15.000 milioi dolar bideratu dituzte ikerketa horretarako, eta errusiarrek 309 milioi dolar besterik ez. Indiak ere Errusiak baino aurrekontu handiagoa du, 530 milioi dolarrekoa, hain zuzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila