Britainia Handiko Grand Prix 1 formulako lasterketan, Mclaren etxeak Europako Espazio Agentziaren (ESA) laguntza jaso zuen. Hain zuzen ere, Italiako Karada etxe arropagilearekin eta Hugo Boss diseinatzailearekin batera, mekanikoen lan-jantzien diseinuan parte hartu du ESAk.
Asmoa mekanikoen jantziak auto-gidarienak bezain seguruak izatea zen. Horretarako, beharrezkoa zen sutik babesteko eta tenperatura erregulatzeko sistema bat edukitzea. Irtenbidea lan-jantzietan 2 mm zabaleko 50 m hodi jartzea izan da. Horrela, astronauten jantzien antzera, lan-jantziak mini-hozkailu batek kontrolatutako hozte-zirkuitua darama. Haien esanean, jantzia oso erosoa eta segurua da.