Espazioko MIR estazio errusiarra

Errusiarrek orbitan duten estazioko mantenimendu-tripulariek, berrikuntza-programari ekin diote. Programa hori joan den udaberrian eten zen, eskafandra batek akatsa zuelako eta modulua ardatz-eratik zeharkako erara (eta alderantziz) pasatzeko besoaren aginte palanka galdu egin zelako.

1995. urtean ordea, iparramerikarren Atlantis untzia eta Cristal moduluak elkartu egingo dira, baina azken honetan aurrez transformazio asko eragin behar dira. Horretarako, Basil Txibliev eta Alexander Serebov maiz irteten hasi ziren joan den irailean. 16an adibidez, 4 ordu eta 18 minutu egon ziren espaziora irtenda, 3 ordu eta 13 minutu irailaren 20an eta 2 ordu eta 28 minutu 28an. Izpi kosmikoak aztertzeko egitura bat ordezkatu zuten orduan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila