Esne-Bideak, gure galaxiak, zulo beltza du bere erdialdean eta hau kuasare bihur daiteke egunen batean, hau da, X izpien eta beste zenbait erradiazioren iturri. Berri hau Colorado-ko Unibertsitateko Mitchell C. Begelman ikerlariak plazaratu du. Galaxien eboluzioari buruz diharduten ikerketa gehienen arabera, galaxiek zulo beltzak dituzte eta hauen nukleotan kuasareak era daitezke.
Esne-Bidea kuasare bihurtuko balitz, gure galaxiaren nukleoak produzituko lukeen X izpien kantitatea, Eguzkiak produzitzen duena baino hamar trilioi aldiz handiagoa izango litzateke. Beraz, izarrarteko ingurunean aldaketak gertatuko lirateke (hala nola, gas berozko lainoak) eta hauen ondoiroz izar berriak agertuko lirateke.
Hala ere, Esne-Bideak gaur egun duen zulo beltza txikiegia da X izpi asko produzitzeko. Beraz, lasai egon gaitezke.