Hemendik 40 milioi urtera, 8.000 argi-urtera dagoen hidrogeno-gasezko hodei batek talka egingo du Esne-bidearekin, eta, seguru asko, milioika izar berri eratuko dira. Gure galaxiaren eraketa-prozesuaren azkeneko faseetako bat izango omen da.
Amerikako Astronomia Elkartearen 211. biltzarrean eman zuten horren berri. Astronomoek jakin nahi zuten hodei hori garai batean Esne-bidetik ateratako materialez eratuta ote dagoen, edo lehenengoz iritsiko ote den galaxiara. Irrati-teleskopioz ikusi dute hodei horren elementu astunenak hidrogenoa eta helioa direla, eta Esne-bidean oso arruntak direla horiek baino elementu astunagoak. Hortaz, ondorioztatu dute hodei hori berria izango dela.