Esklerosi anizkoitzaren aurrerapena moteltzen duen molekula bat aurkitu dute

esklerosi-anizkoitzaren-aurerrapena-moteltzen-duen
Alberto Pérez, Aitor Palomino, María Domercq, Alazne Zabala eta Carlos Matute, EHUko, Achucarro zentroko eta ciberNedko ikertzaileak. Arg. EHU

Animalia-ereduekin egindako ikerketa batean, esklerosi anizkoitzaren aurrerapena moteltzen eta sintomak aritzen dituen molekula gako bat aurkitu dute. 

Zehazki, P2X4 izeneko errezeptore bat identifikatu dute zelula mikroglialetan. Animalia-ereduekin egindako esperimentuetan, frogatu dute errezeptore hori aktibatzen duten farmakoek gaixotasunaren sintomak hobetzen dituztela fase kronikoan, nerbio-ehuna leheneratzen laguntzen baitute. 

Hain zuzen ere, esklerosi anizkoitzaren fase aurreratuan, hondatze neurologikoaren eragile nagusiak garuneko zelula mikroglialak dira, hantura kronikoa eragiten baitute. P2X4 errezeptorea aktibatuta, organismoaren berezko erantzun sendagarria sustatzen da, eta hantura arindu egiten da. Hala, gaitzaren aurrerapena moteldu eta gaixoaren bizi-kalitatea hobetzen da. 

EHUk eta Achucarro zentroak gidatutako partzuergo batek egin du ikerketa, ciberNed eta CIC biomaGUNEren laguntzarekin, eta EMBO Molecular Medicine aldizkarian argitaratu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila