Erupzio erraldoia

td class="art-testua" valign="top">
Ezkerrean: irudi erreala. Eskuinean: ordenagailu bidez egindakoa.
Argazkiak: NASA

Galaxia-multzo bateko erdiko galaxiak eztanda egin zuen duela 100 milioi urte. Hain zuzen ere, galaxiaren erdian dagoen zulo beltz baten jardueraren ondorioz gertatu zen. Zulo beltzak gas asko irentsi zuen, eta, gero, eztanda egin zuen. Gas-erupzio horrek hutsezko bi burbuila erraldoi sortu zituen inguruan, ez bakarrik bere galaxian, baizik eta multzo osoan. NASAko astronomoen arabera, burbuila horien tamaina zulo beltzak barneratu zuen gas-kantitatearen adierazgarria da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila