Badirudi errusiarrentzat negu hau gogorra izango dela; iazkoa baino gogorragoa inola ere. Ikatz- eta petrolio-erreserbek behera egin dute, lehengai hauen ustiapenetako instalazioak zaharkiturik daudelako.
1993.ean zehar aurreko urtean baino % 10 ikatz gutxiago eta % 13 petrolio gutxiago atera dira. Gainera, dibisak lortzearren % 14 ikatz gehiago eta % 30 petrolio gehiago esportatu dute, eta ondorioz, barne-kontsumorako gutxiago geratu zaie.