Biriketako minbizi-kasu guztien % 80 tabakoak eragindakoa da, baina erretzaile guztiek ez diote arrisku horri berdin erantzuten. Frantziako Inserm erakundeak Simone Benhamou-ren gidaritzapean egindako lan batean tabakoagatiko birika-minbiziaren eta entzima baten arteko harremana aztertu da.
Minbiziak jotako 130 erretzaile eta minbizirik gabeko beste 160 erretzaile aztertu dira. Egiaztatu ahal izan denez, asko erretzen duten eta arrisku handikoak diren pertsonengan CYP2D6 entzimak lan handia egiten du zigarroaren kea substantzia toxiko bihurtzen.