Erreketako karramarro partenogenetikoak

Karramarro-espezie partenogenetiko bat aurkitu dute Alemanian. Jatorriz Ameriketako Cambaridae familiako krustazeoa da, nahiz eta erabat ziurtatzeke dagoen zein espezietakoa den. Marmorkrebs deitzen dioten lehen karramarro emea 1990ean azaldu zen Alemanian.

Hasieran, Alemanian ugaltzen ez zen animalia zela pentsatu zuten zientzialariek. Orain, aldiz, arrik gabe berdin-berdin ugal daitekeela ziurtatu dute Berlingo Humboldt Unibertsitatean.

Lehendik ere modu horretara ugaltzen ziren zenbait krustazeo ezagutzen ziren arren, karramarro, buia edo otarrainetan ez zen sekula horrelakorik ikusi. Zientzialarien aburuz, abere hori oso erabilgarria da laborategitarako, batik bat, enbrioi egoera eta eboluzioa aztertzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila