Erregai-pila txiki bat ordenagailuarekin edonora iristeko

UltraCell etxeak erregai-pila txiki bat aurkeztu du: beteta 1,3 kiloko pisua du, metanola darabil erregai gisa eta eguneko 45 watteko potentzia eskaintzen du. Nahikoa ordenagailu eramangarri bat elikatzeko.
Egunean litro erdia metanol bakarrik kontsumitzen du, eta, horretaz gain, isila da.

Beste etxe batzuek ere merkaturatu dituzte metanolezko erregai-pilak, baina ez dira hain eraginkorrak, antza. UltraCell-en pilaren eraginkortasunaren gakoa metanoletik hidrogenoa ateratzean dago; beraz, hidrogeno-pila bat da funtsean.

Metanoletik hidrogenorako erreakzioa 280 ºC-ra gertatzen da. Hori dela eta, egoki isolatzea izan da erronka nagusia, tresna hori erabilgarria izan dadin. Horrek, noski, garestitu egin du tresnaren prezioa, eta, oraingoz, erosle bakarra Estatu Batuetako armada izango omen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila