Errealitate birtuala ukituz

Ukimena artifizialki berritu ahal izatea errealitate birtualaren erronka nagusitako bat da gaur egun. Ikusmenaren arloa garatu eta gero, bigarren mailakotzat jotzen diren zentzumenei buruzko ikerketari ekin zaio. Uste baino luzeagoa izango da ikerketa. Hori guztiaren islada da Stuttgar-en burutu berri den nazioarteko bilkura, VR World izenekoa.

Errealitate birtualaren garapenean ikertzen diharduten erakunde nagusiek azken aurkikuntzen berri eman zuten bertan. Eredu desberdin asko ikusi ahal izan zen eta itxura guztien arabera, erabat fidagarria izango den eredu estandarizatua oraindik nahikoa urrun dago. Aurkeztu ziren prototipoen funtzionamendu-sistema desberdina izanik ere, egitura-mota guztien abiapuntua bera zen: gizakiaren esfortzu-sistemak imitatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila