Erreaktore nuklear natural-naturala

Gabonen erreaktore nuklear natural baten jardueraren arrastoak aurkitu dituzte Washington Unibertsitateko Alex Meshik-ek eta haren lankideek. Jarduera duela bi mila milioi urte gertatu omen zen, eta ziklikoa zen.

J. Nonneman

Uranio-zainak zeuden Oklo izeneko toki bateko haitzetan. Uranioak deskonposatzera jotzen zuen, baina haitzaren zirrikituetan sartzen zen urak erreakzioa ziklikoki gertatzea eragin zuela uste dute: erreakzioan sortutako beroak ura lurruntzen zuen, eta erabat lehortutakoan erreakzioa geratu egiten zen; haitza urez betetzen zenean berriz jartzen zen martxan.

Erreaktore nuklearretan xenona sortzen da, besteak beste, eta atmosferara igortzen da. Erreaktore nuklear natural hartan ere xenona sortzen zen, baina inguruko haitzetako aluminio fosfatoan harrapatuta geratzen zen. Hori imitatuta, gaur egungo erreaktoreetan xenona harrapatzeko teknikaren bat gara dezakete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila