Erradiazioak bizi-iturburu

Zientzialariak ia ziur daude Jupiterren Europa satelitearen gainazal izoztuaren azpian ur likidoa dagoela, baina bizia, ba al dago bizidunik Europan? Lurrean Eguzkiko energia da biziaren jatorria, nahiz eta itsas hondoetan burdinaz eta sufrez elikatzen diren organismoak ere badauden.

Horiek ere, oxigenoa behar izaten dute, ordea. Europa, aldiz, izotzak estaltzen du erabat eta, ondorioz, azpiko ur likidoan bizi litezkeen organismoek ez daukate ez oxigenorako eta ez argirako biderik. Nola bizi orduan? Chris Chyba ikertzaileak hipotesi berria plazaratu du: Europa Jupiterren eremu magnetikoak sortutako erradiazioen eraginpean dago eta erradiazioen eta Europako izotzaren arteko elkarrekintzek bizitzeko behar adina energia horni diezaiekete bakterioei. Baina nola erabili ustezko energia hori? Errealitateari dagokion hipotesia al da?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila