Hogeita bost bat urteko emakume baten gorpua aztertu dute Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Murtziako Unibertsitateko adituek. Emakume hori Murtzian ehortzi zuten K.a. 1500-1000 urteen artean. Eta, dirudienez,
erditzeko unean hildako emakume baten aztarnarik zaharrena da.
Ez da zalantzarik, emakumea erditzean hil zen; izan ere, haurdunaldiko 37-39 astean zegoen, baina haurra trabeska ageri da umetokian, eta besoetako bat umetokitik kanpora dauka. Haurraren posizioak distozia eragin zuen —erditze motela eta zaila—, eta emakumeak odol asko galdu zuen.