Eraztunetan irakurriz

Zurezko piezaren datazioa ongi egin daiteke laurogei eraztun baino gehiago baldin baditu. Gutxiago baditu, erabateko segurtasunik ezin da lortu.

Zuhaitzak pertsonak bezalakoxeak dira: zimurrak sortzen zaizkie eta zahartu egiten dira. Gure lurraldean gainera, zuhaitzei udaberrioro eransten zaie zimur edo eraztun bat. Horregatik, eraztun kontzentrikoak neurtuz eta zenbatuz milaka urteko zuhaitzen berri izan dugu.

Hazkunde-eraztuna, urteko klimaren araberakoa izaten da; lodieran 0,1 eta 5 milimetro bitartekoa. Euri asko egindako urteak eraztun lodia sortarazten du eta lehortea izandako urteak eraztun mehea.

Lodiera-segidak profil dendrokronologikoa deitutakoa ematen du eta erreferentzia gisa erabiltzen diren laginekin konparatuz, zuraren datazioa egin daiteke. Zurezko piezaren datazioa ongi egin daiteke laurogei eraztun baino gehiago baldin baditu. Gutxiago baditu, erabateko segurtasunik ezin da lortu.

Alemanian dendrokronologian Bigarren Mundu Gerra amaitu zenez gero ari dira eta haritzarentzat azken 9.000 urteko kronologia zehatz-mehatz finkatua dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila