Eraztun-itxurako galaxia ikusgarria

Hoag-en objektua da argazki ikusgarri horretan ikusten den galaxia. 1950eko hamarkadan identifikatu zuen Art Hoag astronomoak eta gugandik 600 bat milioi argi-urtera dago. Alderik alde 120.000 argi-urte neurtzen ditu eraztun-itxurako galaxia berezi honek.

Argazkia Hubble-k egindakoa da eta, ikusteko ederra izateaz gain, galaxia zehaztasun handiagoz ezagutzeko balio izan du. Eraztuna masa handiko izar gazteez osaturik dagoela dirudi, eta erdialdeko nukleo horixka izar zaharragoez. Tartean, oraindik ikusteko gai ez garen izar-multzoak daudela uste dute astronomoek, eta eraztun bakarraren ordez bi daudela, bata bestearen atzean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila