Enpedoklesen arrastoak

Strasburg-eko Unibertsitateko liburutegian II. mendeko papiro-zati batzuk aurkitu dituzte. Enpedoklesen bertsoak daude idatzita bertan.

Strasburg-eko Unibertsitateko liburutegian II. mendeko papiro-zati batzuk aurkitu dituzte. Greziako poeta eta filosofo zen Enpedoklesen bertsoak daude idatzita eta horregatik dira garrantzitsuak. Pitagoras, Parmenides, Tales edo Demokrito gisa, Enpedokles Sokrates baino lehenagoko pentsalaria zen, hau da, mendebaldeko filosofiaren aitzindaria. Aipatutako filosofo horien lanak oso geroko aipamenei esker ezagutzen dira.

Strasburgeko testuak Brusselako Unibertsitateko Alain Martin irakasleak aurkitu ditu eta Sokrates baino lehenagoko testu luzeenetakoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila