Endogamiak kalte egiten dio inurrien immunitateari

Endogamiak kalte egiten dio inurrien immunitateari
2010/10/01 | Elhuyar

Gizakiok gaixotasunetatik babesteko bilioika zelula immune ditugun bezala, kolonia bereko inurri-taldeek ere bakterioen aurkako erretxina batez estaltzen dute haien habia, agente patogenoak ekiditeko. Oraintsu Alemaniako Regensburg Unibertsitateko ikertzaile batzuek lehenbiziko aldiz ikusi dutenez, gaixotasun bat gehiago barreiatu ez dadin, kutsatutako larbak hauteman eta baztertzeko gai dira inurri-koloniak. Baina endogamiak oztopatu egiten du zentzumen hori, inurri endogamikoek ezin baitute patogenoa usaindu.

Gizaki endogamikoek eta maskota odolgarbiek bezalaxe, inurri-talde endogamikoek ere sistema immunologiko ahulagoak dituzte: motelak dira gaixotasuna hauteman eta kutsatutako larbak baztertzen, eta populazio osoa jartzen dute arriskuan.

1
268
2010
10
005
Zoologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila