HHMIn garatutako teknologiak zelulen bilakaera erakusten du, 3Dko irudien bidez, banaka eta mugimenduan. Horrek aukera ematen du orain arte baino askoz ere xehetasun handiagoz jarraitzeko enbrioi baten garapen osoari. Nature Methods aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta nahi duenaren eskura jarri dute softwarea, hurrengo helbidean: http://www.janelia.org/lab/keller-lab
Ikertzaileen esanean, 2010ean hasi ziren ikerketarekin. Aitortu dutenez, bidea ez da erraza izan, zelula bakoitzak itxura eta jokabide desberdina baitu; horrek zaildu egiten du datuak analizatzea eta informatizatzea. Horrenbestez, datuak sinplifikatzea gako izan da softwarea garatzeko. Lan osoa fruta-euliaren enbrioiarekin egin dutela adierazi dute, baina beste animalia askoren enbrioiekin ere baliagarria dela frogatu dute. Bideoan, zebra-arrainaren enbrioiaren garapena ikus daiteke.