Frantziako CEA Saclay laborategian, erresonantzia magnetiko nuklearraren teknika (EMN) egokitu dute, nanolitrotako bolumenetan molekulak analizatzeko. Horrek esan nahi du zelularen barruko molekulak analiza daitezkeela. Teknika horretan, molekulak eremu magnetiko batean sartu, eta irrati-maiztasuneko pultsuak bidaltzen zaizkie; hala, atomoen nukleoen erantzunaren arabera, zer molekula diren jakin daiteke. Hala ere, tamaina oso txikian eginda, oso zaila da erantzunari antzematea. Frantziako ikertzaileek bobina birakari baten bitartez konpondu dute arazoa, eta nanolitrotako laginen atomoak detektatu ahal izan dituzte.