Emakumeak eta gizonak ez gara berdinak

Bi sexuen artean alde nabarmenak daudela ez da gaur goizeko berria, baina orain jakin dute sistema immunearen erantzuna zergatik den ezberdina sexuaren arabera.

Animaliekin egindako ikerketetan ikusi dute testosterona hormonaren mailak zerikusi zuzena duela. Hain justu, testosterona-maila eta T-zelulen ekoizpena erlazionatuta daudela frogatu dute, eta zelula horiek ezinbestekoak dira patogenoen aurkako defentsan.

Horrek azaltzen du, besteak beste, zergatik izaten dituzten emakumezkoek gizonezkoek baino gaixotasun autoimmune gehiago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila