Erresonantzia magnetikoa (EM) egiteko erabiltzen diren agente kimikoen inguruan ikertu, eta irudi garbiagoak lor daitezkeela ondorioztatu du Italiako kimikari-talde batek.
Baina, zein da EMaren funtsa? Ehun kaltetuetan finkatuko den agente kimikoa, gadolinioa, injektatzen zaio gaixoari odolean eta, orduan, irrati-uhinez irradiatzen da inguru kaltetua (injektatutako substantzia horiek gernuarekin batera kanporatzen dira gorputzetik).
Irrati-uhinek ur-molekulak kitzikatzeko gaitasuna dute, eta ondoren, bere egoera normalera itzultzerakoan, argia emititzen dute. Argi hori da, hain zuzen ere, EMa egiten denean irudiak jasoko duena. Ur-molekulak zenbat eta arinago itzuli egoera normalera, orduan eta bereizmen hobea izango du irudiak, eta horretarako erabiltzen da gadolinioa. Agente kimiko hori ehun kaltetuetan metatzen denez, inguru hori da irudianikusiko dena batik bat.
Turingo Unibertsitateko Silvio Aimek eta bere lan-taldeak apoferritina proteina konplexuaren bidez inguratu dituzte gadolinio-atomoak eta irudiaren bereizmena asko hobetu dela ikusi dute.
Haatik, ikusteke dago nola barreiatuko den apoferritina gorputzean.