Elur-jausiak iragartzea zaila

Elurraren portaera aurreikusteko egoten diren zailtasunek oztopatu egiten dute elur-jausiak iragartzea. Europako hainbat ikertzailek egindako ikerketa batean ikusi dute oso zaila dela elur-plaka bat noiz apurtu eta eroriko den jakitea.

Izan ere, itxuraz berdinak diren elur-multzo bi guztiz modu desberdinean apur daitezke.

Ikertzaileek ordenagailu-ereduak sortu nahi dituzte, elur-jausiak nola eta zergatik gertatzen diren jakiteko. Arriskuak hobeto neurtu ahal izateko baliagarriak izan litezkeela uste dute. Hori egiteko, elurraren erresistentzia neurtu behar dute, baina horretarako ere arazoak izan dituzte. Elurra gogortu egiten da elurraren dentsitatea handitu ahala.

Dentsitate jakin batean, ordea, apurketak zorizkoak izaten omen dira, eta ez diote eredu jakin bati jarraitzen. Gainera, dentsitateak ez ezik, beste ezaugarri batzuek ere izan dezakete eragina. Ikertzen jarraitu beharko dute, beraz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila