Eltxo transgenikoak malariaren aurka

Eltxo transgenikoak malariaren aurka
2007/07/01 | Elhuyar

Eltxo transgeniko batzuk malariaz ez kutsatzea lortu dute, eta, gainera, populazioa handitzea. Asian malaria zabaltzen duen eltxoa da genetikoki aldatu dutena. Eraldatutako eltxoek saguetan malaria sortzen duen Plasmodium berghei bizkarroia hil zuten. Horrez gain, eltxo horiek eltxo arruntek baino arrautza gehiago errun zituzten.

Arazo batzuk baditu ere, esperimentuak urrats bat eman du azken helburua lortzeko bidean: A. gambiae eltxoak genetikoki eraldatu eta gizakia malariaz kutsatzen duten bizkarroiekiko eltxo erresistenteak sortzea; izan ere, hori da munduan malaria gehien zabaltzen duen espeziea.

1
233
2007
7
021
Genetika; Medikuntza; Biologia; Osasuna
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila