Elkarlanean bakarka baino hobeto

Ondoko irudian Italiako kostaldearen xehetasunak ikus ditzakezu. Bi sateliteek igorritako informazioa aldiberean erabiliz lortu da hiru dimentsiotako irudia.

Europako Espazio-Agentzian zalantza batzuk argitzen hasi dira. ERS-1 eta ERS-2 sateliteak batera erabiltzea dirua alferrik botatzea zela uste eta aldarrikatu zuten ikerlariek amore eman behar izan dute.

Ondoko irudian Italiako kostaldearen xehetasunak ikus ditzakezu. Bi sateliteek igorritako informazioa aldiberean erabiliz lortu da hiru dimentsiotako irudi hori eta ikerlariek baieztatu dutenez, sateliteek helarazitako datuak ulertzea erraztu egin du batera erabiltze horrek. Ordu berean baino egun desberdinetan hartutako irudiak jaso eta batera igortzen dituzte sateliteek. Horri esker, ikertu nahi den fenomenoaren bilakaera zehatza azter daiteke zuzenean, hurrengo ikerketa-proiektuaren zain egon gabe.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila