Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

 

Jarrera horren adierazgarri, Teknopolisek saio osoa eskainiko die emakume eta neska zientzialariei. Hala, Maia García Vergniory DIPCko ikertzaile saritua elkarrizketatuko dute, eta, erreportaje nagusian, emakumeek lanbide heziketan arlo industrialean duten jarduera azalduko dute, irakasleen zein ikasleen ikuspegitik. 

Horrez gain, Norteko Ferrokarrillan Matematiken eta emakumeen arteko harremana aztertuko du Eli Alberdi Estibaritz matematikariak. Eta Elhuyar aldizkariak, berriz, emakume ikertzaileak ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste, Ekinean ataleko elkarrizketen bitartez.

Elkarlana, berdintasuna lortzeko oinarri

Emakume zientzialariei komunikabideetan protagonismoa emateaz gain, beste proiektu batzuen bidez ere bultzatzen du Elhuyarrek nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzia-eremuan. Aipatzekoa da proiektu horietako asko lankidetzan egiten dituela, helburua lortzeko ezinbestekotzat jotzen baitu elkarlana. 

Horren adibide da PLOTINA, Europan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea xede duen Europako proiektua. Duela gutxi, urtarrilean, egin zuten kideek azken bilera. Istanbulen izan zen, eta, tartean, nazioarteko ikerketa-zentroetan berdintasun-planak garatzean ikasitako lezioak partekatzeko tailer bat egin zuten, Elhuyarreko kideen gidaritzapean.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group