Elektroiman indartsuenaren bila

Elektroiman indartsuenaren bila
2007/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: AEBko Ipar-mendebaldeko Pazifikoko Laborategia)

Erresonantzia magnetiko nuklearrak egiteko orduan, eremu magnetikoa zenbat eta indartsuagoa izan, erresonantziaren emaitzak orduan eta zehatzagoak dira. Northwestern Unibertsitateko talde batek ikusi du material supereroale batek (Bi-2212 izena eman diote) balio lezakeela inoiz sortu den eremu magnetikorik indartsuena sortzeko.

Indar handiko eremu magnetikoak sortzeko elektroimanak erabiltzen dituzte, eta, horiek egiteko, material supereroaleak, hau da, kondizio jakin batzuetan (normalean, oso tenperatura baxuetan) energiarik galdu gabe elektrizitatea eroateko gai diren materialak. Izan ere, korronte elektrikoak eremu magnetikoa sortzen du. Garraiatzean energiarik galtzen ez dutenez, material supereroaleek arruntek baino eremu magnetiko indartsuagoak sortzen dituzte.

Indar handiko eremu magnetikoak laborategietan erabiltzen dituzte molekula konplexuak aztertzeko. Orain arte lortu den eremu magnetiko indartsuena 21 teslakoa da. Horretarako, material supereroale bat -269 ºC-ko tenperaturan jartzen dute. Supereroale berriarekin, tenperatura horretan 30 tesla sortzea lortuko lukete.

1
231
2007
5
020
Materialak; Teknologia; Elektronika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila