Elektroien bat-bateko argazkia

Kanadako eta Japoniako fisikariek elektroiei argazkiak ateratzeko teknika bat garatu dute. Teknika berri horretan laser-pultsu oso laburrak erabiltzen dira elektroiak kitzikatzeko, eta, elektroi horietako bakoitzak erantzuten duenean, haren posizioaren berri jasotzen da.

Teknika horren bidez atomoen orbitalak hiru dimentsiotan irudikatzen dira. Nature aldizkarian nitrogeno-molekula baten irudia argitaratu dute; baina, teknika hori garatu dutenen arabera, molekula baten baino gehiagoren arteko erreakzioetan elektroiak nondik nora mugitzen diren ikusteko ere balio omen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila