Elektroia, orbita eliptikoan

Litio-atomo baten kanpoko elektroia orbita eliptiko batean 'harrapatzea' lortu dute fisikari estatubatuar batzuek.

Elektroiaren higidura orbita batera mugatzea ez da ezinezkoa; izan ere, litio-atomo baten kanpoko elektroia orbita eliptiko batean 'harrapatzea' lortu dute fisikari estatubatuar batzuek. Normalean, elektroiak ez dio nukleoaren inguruko ibilbide jakin bati jarraitzen.

Hori baino konplexuagoa da: gehienetan orbital deritzon inguru batean egoten da elektroia. Baina, orain, fisikariek orbita jakin bati jarraitzera behartu dute elektroi bat, Eguzkiaren inguruko orbitan dauden planeten antzera. Fisikarien ustez, elektroia hain zehatz kontrolatuta, laserrak egiteko teknika berriak gara daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila