Elektrizitateak, onura baino kaltea gehiago

Suedia dugu linea elektrikoen azpian bizitzearen arriskuak baloratu dituen lehen Herria. Bertan egindako ikerketa baten arabera, frogatutzat jo da erradiazio elektromagnetiko ahulen eta haurtzaroko leuzemiaren artean harremanik badela. Erradiazio horien iturri goi-tentsioko linea elektrikoak ziren eta harremana % 80ko proportzioan segurua dela dio lan horrek. Hala ere, % 100eko ziurtasunik ez izateak zaildu egiten du goi-tentsioko linea elektrikoak direla eta etxe berriak kokatzeko araudiak ezartzea; kostuak oso kontutan hartzeko modukoak izan baitaitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila