Elektrizitatea, hotza eta beroa batera

Elektrizitatea, hotza eta beroa batera
2006/10/01 | Elhuyar

Ikerlan-IK4 Europako PolySMART proiektuan ari da parte hartzen. Proiektu horren helburua da etxerako elektrizitatea, beroa eta hotza aldi berean sortuko dituen sistema bat garatzea. Hain zuzen ere, mota horretako sistema bat instalatuko dute Ikerlan-IK4k Arabako Parke Teknologikoan duen etxe-laborategian eta, ondoren, jarraipen zehatza egingo diote. Horren bidez frogatu nahi dute posible dela -ekonomikoki, teknikoki zein ingurumenari dagokionez- instalazio horiek etxebizitzetarako egokitzea. Arabako instalazioa PolySMART proiektuan eraikiko eta monitorizatuko diren 12 instalazioetako bat izango da.

1
224
2006
10
007
Teknologia; Energia
Berriak labur
3
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila