Ekaitzaren indarra

Elhuyar. Zientzia eta teknika aldizkariaren 4. alean Norwegiako olatu-zentralei buruz berri eman zigun Iñaki Ferreresek.
em>

Zentral horiek berri dira berriro; berri tamalgarri kasu honetan. Joan den abenduan olatu erraldoi batzuek, eraikitako bi zentraletako bat osorik hondatu dute.

Abenduaren 23an izugarrizko ekaitzak, (20 m-ko olatuak zeuden) eraso zion zentralari lehenengo aldiz eta 16 m altuko dorrean hondamendi handia egin zuen. Hiru egun geroago beste ekaitz batek itsas hondora eraman zuen dorrea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila