Ekaitzaren erdira sartuko diren hegazkinak

AEBetan prest dute Altus, ekaitzen erdira sartuko den hegazkin robotikoa. Kosovon eta Afganistanen erabilitako Predator hegazkinen aldaera astuna da, baina, misilen ordez, korronte magnetikoak eta elektrikoak neurtzeko sentsoreak daramatza. Haizearen abiadura neurtzeko gailu bat eta tximisten argia detektatzeko kamera ere baditu. Pilotuek gidatutakoek ez bezala, Altus hegazkinak orduak pasa omen ditzake ekaitzaren barruan abiadura motelean. Bere aurrekoa baino mesedegarriagoa izango ote da behintzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila