Einsteinen dokumentuak sarean

Albert Einsteinen dokumentu guztiak sarean jarriko dituela iragarri du Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrak. Dagoeneko 7.000 bat orri igo dituzte, gaika sailkatuta: Unibertsitate Hebrearrarekiko harremanak, lan zientifikoa, bizitza pertsonala, bizitza publikoa eta judu-herria. Urte honen bukaerarako 80.000 orri inguru igoko dituztela iragarri dute. Igotako dokumentuak www.alberteinstein.info helbidean daude, nahi duenaren eskura, irakurri eta aztertzeko. Ezingo dira deskargatu, dokumentuen jabetza unibertsitatearena baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila