Izpi ultramoreak bi motakoak izan daitezke: A eta B motakoak. B ultramoreak, erredurak sortzen ditu eta bata zein bestea minbizi eta zimurduren sortzaile dira.
Zenbait ikerketen arabera, eguzkitiko izpietatik babesteko dauden produktugileek beren substantziek A ultramorea iragazten duten ala ez ez omen dakite. Substantzia babesleen botilatxoetan babes-faktorea agertzen dela gauza jakina da. 2tik 15erako babes-faktorea duten produktuak analizatuz, B ultramoreak iragazteko egokiak direla aurkitu da, baina hauek ez dituzte oro har A ultramoreak iragazten.
Beraz, irakurle, zure azala eguzkitiko izpietatik babesteko ez da nahikoa dendatan saltzen dituzten substantziekin igurtzitzea; hauek izpi-mota batetik bakarrik babesten bait gaituzte. Hala ere, laster A zein B ultramoreekiko produktu babesleak azaltzea espero da.