Ozono-geruza berreskuratzen ari da CFCak debekatu zirenetik; baina berreskuratze horren eragile nagusia ez da debekua, Eguzkia baizik. Eredu informatiko bat erabiliz iritsi dira ondorio horretara Alemaniako Aeroespazioaren Zentroko ikertzaileak. Dirudienez, ozonoaren azkeneko neurketak Eguzkiaren intentsitate handiko aldian egin dira (11 urteko zikloak ditu Eguzkiak intentsitateari dagokionean), eta intentsitate handiak ozono-molekulen sorrera bultzatzen du.