Eguzkiaren jarduera, lasaiagoa

Eguzkiaren jarduera, lasaiagoa
2007/06/01 | Elhuyar

2011n izango da Eguzkiaren jardueraren zikloan hurrengo maximoa; hala ere, zientzialarien ustez, ez da intentsitate handikoa izango. Iragarpena azken zikloaren datuetatik abiatuta egiten da. Eguzkiaren eredu teorikoak ere garatu dira, baina orain arte ez dute arrakastarik izan jarduera iragartzen. Orain, Txinako eta Indiako zientzialari batzuek hobetu egin dituzte eredu teorikoak, eta emaitzak bat datoz azken datuetatik abiatuta eginiko iragarpenarekin. Horregatik, ziur daude 2011ko maximoa ez dela bortitza izango.

1
232
2007
6
035
Astronomia
Berriak labur
18
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila