Eguzkiaren aktibitatea

Eguzki-aktibitatearen igoera azkarrak eta intentsitate handia izateak, Lurraren inguruan dabiltzan sateliteen ibilbideei eragin diezaieke.

Irudian ikusten dena zera da: hurrengo hilabeteei begira Eguzkiko orbanen aktibitatearen proiekzioa. Hurrengo hilabeteetan Eguzkiaren aktibitateak azken bi hamarkadetako punturik altuena izango du. Eguzkiaren aktibitatea orban-kopuruaren arabera neurtzen da.

Proiekzio hau Belgikako Erret Behatokian egin da. Eguzki-aktibitatearen igoera azkarrak eta intentsitate handia izateak, Lurraren inguruan dabiltzan sateliteen ibilbideei eragin diezaieke, irrati-komunikazioak interferituz eta agian Antarktikoko ozono-zuloa osatuz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila