Cabo Verde-n eguzki-izpiez baliatuta ura ponpatzeko estazioa prestatu dute. Europako Batzordeak antolatutako plan bati esker muntatu ahal izan da ekipamendu fotovoltaikoez funtzionatzen duen estazio hau. Proiektu osoa Sahel lurraldeko bederatzi estatuetan horrelako 800 estazio eraikita osatuko da eta kostua 8.500 milioi pezetakoa (340 milioi liberakoa) izango da. Guztira 24.000 modulu fotovoltaiko ipiniko dira eta 1.200 kilowatteko potentzia lortu ahal izango da.
Estazio hauetan sortzen den elektrizitatea ura ponpatzeko, sendagaientzat aire egokitua prestatzeko, eskolak argiztatzeko eta abarretarako izango da.