Eguzki-sistemaren mugari antzeman diote

Eguzki-sistemaren mugari antzeman diote
2008/09/01 | Elhuyar

NASAren Stereo espazio-ontziak eguzki-sistemaren ertzeko partikulak hauteman ditu. Teleskopio optikoak erabili ordez, kargarik gabeko atomoei antzemateko sentsoreak erabili ditu, eta horri esker aurkitu du muga. Eguzkiak igortzen dituen ioiak energia eta karga galduz doaz Eguzkitik urrundu eta izarrarteko espazioan sartu ahala. Karga guztiz galtzen duten puntua --hau da, atomoak neutro bilakatzen diren puntua-- da Eguzkiak eragina izateari uzten dion puntua; alegia, eguzki-sistemaren muga.

1
245
2008
9
015
Fisika; Astronomia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila