Begi-inplanteen prototipo baterako eguzki-energia darabilen eragingailu bat egin dute Illinoisko Unibertsitatean. Eragingailu horrek nahikoa du erretinara iristen den argi apurra inplantearen neurotransmisoreak askatzeko, eta, ondorioz, begiari ikusmena emateko.
Funtsa siliziozko eguzki-zelula batek eta material piezoelektriko batek osatzen dute. Argia eguzki-zelulara iritsitakoan, potentzial-diferentzia eragiten du, eta, horren eraginez, material piezoelektrikoaren forma aldatu egiten da. Eta aldaketa horrek neurotransmisoreak askatzen ditu.