Egun bat autorik gabe

1998ko irailaren 22an autorik gabeko eguna ospatu zen Europako 35 hiritan (Paris barne). 4,7 milioi biztanleri zegokion ekintza honetan hiri-erdigunean auto, motor eta kamioiak ibiltzea eragotzi eta bestelako garraio-bideak erabiltzea bultzatu nahi zen goizeko 7ak eta iluntzeko 21ak bitartean. Bada, ekintza hartan lortutako datuak argitaratu ditu orain Ministère de l'Aménagement du territoire et de l'Environement-ek:

  • % 10 eta 20 bitarteko auto-trafikoaren murrizpena.
  • autobus eta trenen erabileraren % 10 inguruko emendioa.
  • bizikletaren erabileraren emendioa (% 110 Paris-en eta % 164 Castres-en).
  • oinezkoen kopuruaren emendioa (% 38 Castres-ko erdigunean).
  • poluitzaile-mailaren % 50eko murrizpena.
  • zarataren % 50 eta 75 bitarteko murrizpena.

Honek guztiak zer pentsatua eman beharko liguke; ezta?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila