Edaria eta kantzerra

Californiako ikertzaile-talde batek elementu kimiko toxikoak aztertzen ari zelarik, alkoholak kantzer-arriskua areagotu egiten duela adierazi zuen.

Eztabaida handia sortu berri da Californian edari alkoholikoen inguruan. Estatu honetako agintarien aginduz, edari alkoholikoak dituzten botilen etiketetan kantzer-arriskuaz jakin erazi beharko da.

Ardoa edanda mozkortzen.
Pipan erreta txoratzen naiz.
Kortejatzian losatzen naiz.
Nola demontre biziko naiz?

Californiako ikertzaile-talde batek elementu kimiko toxikoak aztertzen ari zelarik, alkoholak kantzer-arriskua areagotu egiten duela adierazi zuen. Egindako ikerketetan etil alkohola berez kantzer-sortzaile ez zela adierazten bazen ere, ikerketa soziologikoek nahikoa garbi azaltzen zuten edari alkoholikoen kantzer-arriskua.

Edaleak ahoan, laringean, faringean, hestegorrian, bula-rrean, ezpainetan eta ondestean kantzerra edukitzeko arriskua, edaten ez duenak baino 1,5-5 aldiz handiagoa du.

Bestalde California ardo-produzitzailerik garrantzitsuenetakoa da. Beraz, eztabaidarako dena prest, ezta? Hala ere, nola demontre biziko gara?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila